DANOBATGROUPek trenen mantentze lanetarako dituen soluzioak aurkeztuko ditu Londresko ROLLING STOCK FLEET MAINENANCE kongresuan

DANOBATGROUP da abenduaren 9tik 10era Londresen egingo den Rolling Stock Fleet Maintenance kongresuaren babesletako bat.

Tren sektorerako ikerketa eta berrikuntza sailaren arduradun Ander Azkarateren esku egongo da tren sektorerako proiektu berri bati ekiteko unean enpresak eskaintzen duen metodologiaren azalpena, bai eta enpresa beti makina emate hutsetik haratago joaten saiatzen dela esatea ere.

ULMA Constructionek enkofratu zirkular berria aurkeztu du

BIRAMAX da ULMA Constructionen produktu berrien zigiluarekin jaio den enkofratu zirkularren alorreko azken berrikuntza, zeina bere sistemetako bakoitzaren erabilgarritasunaz, malgutasunaz eta modularitateaz baliatzea errazagoa izan dadin garatu baita.

Enkofratua doigarria, muntatzen errazagoa eta erabilerari eta iraupenari dagokionez errentagarria izatea bilatu da batik bat garapenarekin. Atera den produktua segurua eta eraginkorra da, eta erradio desberdineko horma kurbatuak eraikitzeko balio du.

DANOBATGROUP eta IPF, CYRIL DATA SYSTEMS enpresako kide izango dira Industria 4.0n irtenbide berriak eskaintzeko.

  • Euskal taldeak bere posizionamendua indartu du enpresa líder gisa bere giltza eskura makina eta lerroen
    fabrikazioa osatuko duten balio erantsiko zerbitzuen hornikuntzan.
  • Akordio honi esker nazioarte mailan makinen monitorizazio eta fabrikazio prozesuetan sortutako informazioaren

ULMA kanalak Zaragozako Caixaforum kultur etxe berrian.

ULMA Architectural Solutionsek Zaragozako Caixaforum kultur etxe berriaren proiektuan hartu du parte, drainatze kanalen gama zabalaren instalazioarekin.

Kultur etxe hori La Caixa Fundazioaren zati da  eta Anselmo Clavé 4 Etorbidean dago, tren geltokiaren ondoan. Lurzatiak 4.407 metro karratuko eremua hartzen du bere baitan. Publiko guztiei begirako obra da eta hainbat kultur jarduera eskaintzen ditu, hala nola, hitzaldiak, mintegiak, zinema, musika eta antzerkia.

PBLari buruzko tailerrak Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean.

Azaroak 23tik 26ra Aalborg Unibertsitateko UNESCOko PBL, ingeniaritza, zientzia eta iraunkortasunaren zentroko Anette Kolmos zuzendariak eta Mondragon Unibertsitateko Nestor Arana Arexolaleibak PBLari (Problem and Project based learning) buruzko tailer bat eman zuten Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Tailer hauek 4 egun iraun dituzte eta hainbat titulaziotako (Osasuna, zientzia, albaitaritza, hezkuntza, ingeniaritza, …) 40 irakasle baino gehiagok parte hartu dute.