PBLari buruzko tailerrak Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean.
Azaroak 23tik 26ra Aalborg Unibertsitateko UNESCOko PBL, ingeniaritza, zientzia eta iraunkortasunaren zentroko Anette Kolmos zuzendariak eta Mondragon Unibertsitateko Nestor Arana Arexolaleibak PBLari (Problem and Project based learning) buruzko tailer bat eman zuten Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Tailer hauek 4 egun iraun dituzte eta hainbat titulaziotako (Osasuna, zientzia, albaitaritza, hezkuntza, ingeniaritza, …) 40 irakasle baino gehiagok parte hartu dute.
Horrez gain, Kolonbiako Unibertsitate Nazionaleko dekanoekin elkartzeko aukera ere izan dute. Bertan, metodologia hauek dituzten abantailak eta martxan jartzen direnean dakarten eraldaketa prozesuaz hitz egin dute, baita eraldaketa gauzatzeko estrategiez ere. Kolonbian PBL metodologiak sortzen duen interesa dela eta, Kolonbiako ingeniaritza fakultateen elkarteak (ACOFI) eskatuta,beste bi saio antolatu dituzte eta, Kolonbiako unibertsitateetako 30 irakaslek eta beste 20 dekano baino gehiagok parte hartu dute.
Azkenik, 2017ko uztailean Bogotan egingo diren nazioarteko IRSPBL (International Research Symposium on PBL) eta REES (Research in Engineering Education Research Symposium) konferentziak antolatuko dituzte Unibertsitate Nazionalak eta Los Andes Unibertsitateak elkarlanean. Mondragon Unibertsitatea IRSPBLren azken antolatzaile izan zen eta lekukoa pasatuko die. Kongresu hauek metodologia berritzaileak gauzatzeko beharrezko sostengu zientifikoa emateko funtsezkoak dira.
Unibertsitate Nazionala ohartu da ikasleetan eta elkarlanean oinarritutako PBL moduko metodologiek jasangarritasunean, bakean eta demokrazian duten garrantziaz. Horregatik, Aalborg Unibertsitatearekin eta Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean jarraitzeko interesa adierazi du.
Iturria:mondragon.edu
140 visualizaciones