Berariazko DREAMWORKS edizioa Industria Aeronautika eremuaren gainean.
Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da. Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da. Testuinguru horretan, Industria Aeronautika eremuan negozio berriak sustatzea da oraingo DREAMWORKS edizio berri honen helburua. Hori dela eta, publiko xedetzat jotzen dira Industria Aeronautika eremuan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak. DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua izango du: 1.- Kanpoko enpresen azalpenak, Industria Aeronautikarekin lotura duten negozio berrien esperientzien gainean :
2.- Industria Aeronautikarekin zerikusia duten MONDRAGON Korporazioko enpresen esperientzien azalpenak:
3.- Industria Aeronautikan negozio aukerei buruzko mahai-ingurua. 4.- Industria Aeronautikaren esparruan kooperatiben arteko lankidetzaren bidez sustagarriak diren negozio aukera berriak identifikatzea. 5.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak) DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko apirilaren 23an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da. DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke: 943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com |
Viewed 128 times