Berariazko DREAMWORKS edizioa Industria Aeronautika eremuaren gainean.

Dakizun moduan, MONDRAGONen BACen helburua negozio aukera berriak sortzeko kooperatiben arteko lankidetza sustatzea da.  Ekimen honen funtsezko zeregin bat enpresen arteko negozio berrietarako aukera guneak identifikatzea da.

Testuinguru horretan, Industria Aeronautika eremuan negozio berriak sustatzea da oraingo DREAMWORKS edizio berri honen helburua.  Hori dela eta, publiko xedetzat jotzen dira Industria Aeronautika eremuan, lankidetzan oinarritutako ekintzailetzaren bidetik, negozio jarduera berriak sustatzeko asmoa duten kooperatibak.

DREAMWORKS saio monografiko honek honako formatua izango du:

1.- Kanpoko enpresen azalpenak, Industria Aeronautikarekin lotura duten negozio berrien esperientzien gainean :

  • CDTI (Jesús Monclús, Representante español en el Comité de Transportes del FP7 de la Unión Europea).
  • AIRBUS (Jesús Espinosa, Director de la Planta de San Pablo y Director de Ingeniería de AIRBUS Military)
  • ITP (Álvaro Vacas, Jefe de Departamento, Dirección de Compras y Cadena de Suministro)

2.- Industria Aeronautikarekin zerikusia duten MONDRAGON Korporazioko  enpresen esperientzien azalpenak:

  • DANOBAT S.COOP. ( Danel Epelde, Aeronautika Dibisioko zuzendaria)
  • MATRICI S.COOP. (David Pérez-Zamacona, Dibertsifikazioaren zuzendaria)

3.- Industria Aeronautikan negozio aukerei buruzko mahai-ingurua.

4.- Industria Aeronautikaren esparruan kooperatiben arteko lankidetzaren bidez sustagarriak diren negozio aukera berriak identifikatzea. 

5.- Azaldutako aukera eremu bakoitzaren aurrean bertaratutako enpresen jarrera: ideien hautaketa eta atariko ekipoen osaera (enpresa liderra eta laguntzaileak)  

DREAMWORKS saio monografiko hau Otalora Jauregian egingo da, Aretxabaletan, 2013ko apirilaren 23an, goizeko 9:00etan. Egun osoko jardunaldia izango denez, bazkaria Otalora Jauregian bertan egitea aurreikusi da.

DREAMWORKS saio monografiko honetan parte hartzeko izena eman behar da; telefonoz edo e-postaz egin daiteke:  943 082 215 / mondragon-cp@mondragoncorporation.com

 

like0

128 visualizaciones