Mondragon Korporazioak eta ONCEk bat egin dute, "prestakuntza, enplegua eta teknologia sustatzeko".

Bi taldeek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute ekonomia sozial eta zirkularra kontzeptuei "bultzada handi bat" emateko, horietan "liderrak" baitira. Era berean, prestakuntza, enplegua eta langile guztientzat, "batez ere desgaitasuna duten pertsonentzat", eskuragarri dauden teknologiak defendatu nahi dituzte. Bi erakundeek batera, ia 140.000 langile dituzte.

RSS - once-rako harpidetza egin