Negozio-aukera berriak identifikatzen lagunduko duten disrupzio teknologikoen etengabeko bilaketan murgilduta dabil sektore industriala gaur egun. Zalantza barik, FABRIKAZIO GEHIGARRIA da esanguratsuenetako bat dauzkan aplikazio eta erabilera aukerengatik.
Fabrikazio gehigarria negozio erreal eta finkatua bihurtzen ari diren aktoreen bitartez, jardunaldi honen helburua da MONDRAGONek eta bertan dauden kooperatibek erronka honi aurre egiteko moduak aztertzea.
Punta-puntako startup industrialak ezagutu nahi al dituzu? Datorren urriaren 24an, Keiretsu Forum-ekin elkarlanean, Keiretsu Forum-MONDRAGON lehen inbertsio-foro industriala antolatuko dugu.
MONDRAGON Sustapen Zentroak antolatuta, ‘H3 MONDRAGON, Lankidetzan ekin’ saioen helburua da barne-ekintzailetasuna, negozio berrien sustapena edota enpresen arteko lankidetzazko hainbat esperientzia kooperatibei aurkeztea eta gerturatzea. Oraingoan, CEINen izan da (Noain, Nafarroa), Nafarroako lurraldeko kooperatibei zuzenduta.