Generalik Madrilen duen egoitzaren birgaitze integrala amaitu du KREAN-ek.

KREANek GENERALIren Madrilgo egoitzaren eraberritzea burutu du. Bertan oinarrizko proiektuari, exekuzio-proiektuari eta obra-zuzendaritzari aholkularitza eman die. 40.000 m²-ko eta 15 solairuko altuerako bulego-eraikina da, Ourense kalean kokatua. Hiriaren erdigunean dago, Castellana pasealekuaren ondoan.

Debagoieneko Herritarren Energia Kooperatiben proiektua aurkeztu da.

Gaur, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu Jose Ignacio Asensiok eta EEEko zuzendari Iñigo Ansolak Debagoieneko Herritarren Energia Kooperatiben proiektua aurkeztu dute. Debagoienako Mankomunitatean egin den ekitaldian Antzuola, Eskoriatza, Oñati, Arrasate, Aretxabaleta, Elgeta eta Leintz Gatzagako alkateak izan dira.

LKS Ingenieriak diseinatua da Bilboko Zorrotzaurreko 2. zubia

LKSko Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz-ek diseinatu dute. Azpiegitura hau aste honetan Bilboko itsasadarrean muntatzen hasi dira.

Bilbon, Zorrotzaurreko uhartea eta San Inazio konektatzeko zubia aste honetan muntatzen hasi dira, maniobra zail baten ostean.

Zubiak 10 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izan du, eta Jaurlaritzak finantzatu du Visesa sozietate publikoaren bitartez.

RSS - lks krean-rako harpidetza egin