Lehen aldiz, emakume langabeen gaitasun digitalak hobetzeko eta esparru horretan dagoen genero-arrakala txikitzeko bi ikastaro eskainiko ditu Mondragon Unibertsitateak. Doakoak dira biak: Lanbidek diruz lagunduak erabat. Ikastaro horietan parte hartzeko, baldintza hauek daude: emakume langabetua izatea eta, gainera, % 35 30.000 biztanletik beherako herrietakoak izatea.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan emango dira ikastaroak, Arrasaten.
Hizlari nagusia Antonio Rodríguez de las Heras izango da, Madrileko Carlos III unibertsitateko katedraduna eta Kultura eta Teknologia institutuko zuzendaria.
Datorren ikasturtetik aurrera, era integralean, erdi ziklotik, goi ziklora edo eta unibertsitatera bitarteko informatika ikasketak egin nahi duten ikasleek ikasketak burutzeko aukera izango dute. Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean eskainiko dute ziklo osoa. Aurreikusten da informatiko arloko 3.000 profesional kualifikatu beharko direla 2020an Euskadin.
Inpresa jardueren nazioartekotzeak ezinbesteko baldintza da gaur egungo testuinguruan. Eskakizun hori are handiagoa da Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien (IKT) kasuan, IKT-ak baitira hainbat merkatu rango zabaletan berrikuntzari eta leiakortasunari eusten diotenak.