Elhuyar Collins-ekin elkartu da ingelesa-euskara hiztegia egiteko.

Collins Elhuyar English Basque Dictionary’ euskara-ingelesa hiztegi berria argitaratu du Elhuyarrek, Collins argitaletxearekin batera. Elhuyarrek bazuen lehendik ere ingelesa-euskara hiztegi bat, 2007an argitaratua, eta oraingo hau aurreko haren bikoitza da gutxi gorabehera.

Oraingoz, papereko edizioa baino ez dute egin, eta, jakinarazi dutenez, hiztegia sarean jartzeko eta eguneratzeko aukerak aztertzen ari dira. Dagoeneko salgai dago hiztegia liburu-dendetan eta collins.elhuyar.eus helbidean.

RSS - hiztegia-rako harpidetza egin