FLL Euskadi-MONDRAGON torneoa irabazi dute Portugaleteko EduRobotic Synthesis eta Markina-Xemeingo WinnBot taldeek goizean zehar Mondragon Unibertsitateko Iturripe egoitzan egin den final handian. Bi talde horiek joango dira, beraz, martxoaren 16an Alacanten egingo den estatu mailako finalera. Bertatik aterako dira, gero, apirilaren 17 eta 20 bitartean Houstonen (AEB) egingo den nazioarteko finalerako sailkatuak.
Larunbatean, martxoaren 2an, egingo da First Lego League (FLL) Euskadi-Mondragon lehiaketaren finala, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean, Arrasaten (Gipuzkoa). Ohi moduan, EAEko ikasleen artean gaitasun teknologiko eta zientifikoekiko interesa pizteko bitarteko izan gura du, jakintza ildo berri bat irekiz. Aurtengoa ere, lehiaketa ofiziala izango da, estatu mailako txapelketara sailkatzeko baliagarri. “FLL Explore eta FLL Challenge erronkak izango dira. Lehena 6-9 urte arteko ikasleei dago zuzendua, eta, bigarrena, 10-16 urte artekoei.
Larunbat honetan, otsailaren 16an, izango da Euskadiko FLL txapelketa Gasteizko Europa Jauregian. Zenbaki borobila izango du edizio honek, hamargarrena. Arizmendi ikastolak bederatzigarrenez hartuko du parte. Aurtengoan DBH4tik 4 talde aurkeztuko dira, 2 Almenekoak eta beste 2 Gaztelupekoak, guztira 40 ikasle inguru.
200 gazte inguruk hartu dute parte ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean
Goiz berezia izan da gaurkoa Arrasateko Goi Eskola Politeknikoaren Iturripeko Campusean, Ulma Taldeak, Ikerlanek, Mondragon Unibertsitateak eta Ausolanek antolatutako Micro First Lego League-Mondragon Innobasque txapelketaren lehen edizioa jokatu da-eta bertan. EAEko 16 ikastetxetatik etorritako 200 bat gaztek hartu dute parte; gaurkoan sailkapenik egon ez den arren, emozioa barra-barra izan dute lehietan.
Eguna geroz eta hurbilago dagoelarik, ekitaldiaren agente sustatzaile eta antolatzaile nagusiak (Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea, ULMA, Ausolan eta MONDRAGON) baikor ageri dira arrakasta aurreikuspenak direla-eta. Urtarrilaren 19ko ekitaldiak 500 bat pertsona batuko ditu Goi Eskola Politeknikoko fakultatean.
microFLL MONDRAGON-INNOBASQUE torneoaren lehen edizioa 2019ko urtarrilaren 19an izango da, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politekniko Iturripeko Campusean.
Torneoa, Mondragon Unibertsitateak, Grupo ULMAk, Ikerlanek eta Ausolanek antolatu dute.
Guztira, 320 ikasle arituko dira nor baino nor; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak.
ULMA Taldea, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta Ausolanek antolatutako torneoa urtarrilaren 19an jokatuko da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Iturripeko Campusean. Guztira, 320 ikasle arituko dira nor baino nor; Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetatik etorritakoak.
FIRST LEGO League ume-umetatik zientzia- eta teknika-bokazioak pizteko hezkuntza-proiektua da. Erakunde biek STEAM gaitasunak (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arteak eta matematika) bultzatuko dute gazterian.