Euskaltzaindiak urgazle izendatu ditu Eneko Bidegain eta Jon Sarasua Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaile eta irakasleak. Euskaltzaindiak lau urtean behin berritzen du euskaltzain urgazleen zerrenda. Euskaltzain urgazleak dira euskararen arloren batean nabarmendu eta Euskaltzaindiak bere lanean lagun diezaion izendatutako pertsonak.