Antton Olariagaren hitzaldia KulturATEn.

 

Antton Olariaga haur literaturako marrazkilari eta ilustratzailea da eta baita komiki eta pertsonaien sortzailea ere.


Ezagutu ezazu bere lana bere lanbide sorreratik orain arteraino:

  • Sortutako zenbait pertsonaiaren aurkezpena (Hormasprayko, Juana Bixenta Olabe, Marizikin, Zakilixut).
  • Komikigintzan egindako lanak (Ipurbletz).
  • Liburuen ilustrazioko alorreko lanak.
  • Arrasateko “Santamasetarako” jaietarako egindako kartelak.

Hitzaldia KulturATEko areto nagusian izango da.

Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien euskal kulturaz jardungo dira unibertsitatean.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak mahai-ingurua antolatu du gaur arratsalderako, Eskoriatzako campusean (D.0.3 aretoan). Euskal kulturaren hainbat arlotako erreferenteak izango dira solasaldian euskal kulturaren erronkei buruz mintzatzeko.

RSS - euskal kultura-rako harpidetza egin