Kongresuak baliozkotu egin du gaur Ministroen Kontseiluak 2025ko urtarrilaren 28an onartutako Errege Lege Dekretua, besteak beste, LagunAro, EPSVek planteatutako eskariei erantzunez.
Euskadiko BGAEen Federazioak pentsioak osatzeko sistema hori “orokortzeko” fiskalitate “mesedegarriaren” beharra aldarrikatu zuen atzo. Horretarako pizgarri fiskalak ezartzeko eskatu zuten, langileen “sarrera goiztiarra” errazteko eta errenta moduan kobratzeak jasotzen duen tratamendua hobe-tzeko. Bestalde, erakundeak defendatu zuenez, BGAEak errentagarriak izan dira eta izaten jarraituko omen dute, nahiz eta 2022a urte beldurgarria izan den finantza-merkatuen-tzat, “oso epe luzekoak direlako”.