Ekiola kooperatiban familiak bazkide izateko izen-ematea urriaren 18an irekiko da.

Arrasateko Garaia parke teknologikoaren esparruan eraikiko da instalazio fotovoltaikoa, eta Leintz Gatzagako, Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko 600 familia ingururi banatuko dio argindarra, energia fosiletatik trantsizio energetikorako saltoa emanaz. 

Proiektuak 1,7 milioi euroko aurrekontua izango du, eta dagoeneko ia milioi bat euro bermatuta daude. Izan ere, Europar Batasuneko Next generation funtsetik 600.000 eurotik gora jasoko ditu Leintz Bailarako Ekiolak, baita Fagor taldearen 350.000 eurotiko gorako ekarpena ere.

Leintz Bailarako Ekiolako bazkide laguntzaile bilakatuko da Fagor Taldea, 335.000 euroko ekarpena eginda.

Fagor Taldeak 335.400 euroko ekarpena egingo dio Leintz Bailarako Ekiola Kooperatibari, hark, sortzen dabilen komunitate energetikoaren hasierako urratsetarako finantza egoera sendoa izan dezan. Hala, kooperatibaren bazkide laguntzaile bilakatu da, Leintz bailarako udalekin batera. Bazkide laguntzaileez gain, bazkide-kontsumitzaileek osatuko dute Ekiola -haiek izango dute gehiengoa-. Oro har, Leintz bailarako familiek kontsumitzen duten energia bertan sortzen hastea da kooperatibaren xede nagusia, era horretan, kanpoko energia iturriekiko mendekotasuna murriztuz.

Leintz bailarako 400 familiarendako energia berriztagarria sortuko da Arrasaten.

Energiaren Euskal Erakundeak eta Ekiola kooperatibak Leintz bailarako Ekiola aurkeztu dute goizean Arrasaten. Zero kilometroko energia berriztagarria sortzea izango da proiektuaren helburua eta Garaia Berrikuntza Guneko lurretan, LKSren egoitza parean, kokatuko da eguzki-parkea. Ekitaldian parte hartu dute Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagako alkateek, ekimenarekiko euren konpromisoa adierazteko.

RSS - ekiola-rako harpidetza egin