D2030-ek, saio irekia antolatu du trantsizio energetikoaren inguruan jarduteko

D2030 ekimenak herritar eta erakundeak gonbidatu ditu energia trantsizioaren inguruan Bergaran egingo den saio irekira
● Irailaren 21ean, saio irekia antolatu du Debagoiena 2030 ekimenak, trantsizio energetikoaren inguruan jarduteko.
● Bergarako Irizar Jauregian egingo da, 09:30etik 12:20era bitartean.
● Herritar eta erakunde oro saioan parte hartzera gonbidatu ditu D2030 ekimenak.

Debagoieneko ikastetxeetan energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzeko proiektua abiatzear.

Energia garbi eta merkeena, kontsumitzen ez dena! lelopean, Ikastetxe-Klik proiektua burutuko da oraingo ikasturtean Debagoieneko hamar ikastetxetan. Martitzenean aurkeztu zuten hori Aretxabaletan. Han izan ziren proiektua bultzatuko duten ikastetxeetako ordezkariak, udal ordezkariak, Debagoiena 2030koak, ekoOn enpresako kideak eta Ingurugelako ordezkariak.

Debagoiena 2030en Eraginez Piztu estrategiaren baitako proiektu bat da. Debagoienean trantsizio energetikoa sustatzera bideratutako esku-hartze bat da Eraginez Piztu.

Trantsizio energetikoaren bidean, esku-hartze proposamena aurkeztu du Debagoiena 2030ek

Trantsizio energetikoa erdigunean, esku-hartze proposamena aurkeztu du Debagoiena 2030 iraunkortasun sareak Bergaran (Gipuzkoa), Eraginez Piztu izenpean. Aurkezpen ekitaldian izan da Joxean Alustiza Usandizaga Fagor Taldeko lehendakaria; eta hitza ere hartu du -sarearen bultzatzaile nagusi da kooperatiba taldea-. Besteren artean, azaldu du iraunkortasuna “halabeharrezko baldintza” dela  garapenarentzat: “Eragile sozioekonomikook, enpresok, lurraldearen garapenaren mesedetan jarduteko xedez dihardugu.

RSS - Debagoiena 2030-rako harpidetza egin