FVEM eta metalgintzako sindikatuak hilaren 23an elkartuko dira berriz

Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa geldirik egon da azken asteotan. Izan ere, ituna negoziatzeko mahaia abenduaren 21ean bildu zen azkeneko aldiz. Eta adostasunik gabe amaitu zuten bilera. Negoziazioan aurrerapauso bat eman nahian, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari bitartekaritza lanak egiteko eskatu zioten joan den astean. FVEM patronalak ere onartu zuen bitartekaritza.

RSS - convenio metal-rako harpidetza egin