23 milioi € inguru zor dizkie erakunde publiko, langile eta hornitzaileei CNAk.

Donostiako Merkataritza Alorreko 1. Epaitegiak onartu berri du Edesa Industrialeko zuzendaritzak aurkeztutako hartzekodunen hitzarmena.


Pedro José Malagón epailearen sententziak urtarrilaren 2ko data dauka, eta besteak beste, langile ohien ordezkaritzari jakinarazi dio.

Hitzarmeneko pasiboa 104 milioi eurokoa da, hau da, CNAren enpresak dirutza hori zor ditu. Pasibo horretako %70aren hartzekodun titularrek onartu egin zuten Edesa Industrialen proposamena, epaileak berriki ontzat emandakoa.

Edesaren hartzekodunen itunari helegitea jarri dio Fagor taldeak.

Azken kapitulua idatzi gabe du Fagor Etxetresnak kooperatibaren porrotak. Haren ondorengoa, Edesa Industrial, konkurtsotik ateratzekotan zegoen, uztailaren erdialdean akordioa lortu ondoren haren zorraren zatirik handiena duten hartzekodunekin. Baina akordio horrek ez ditu hartzekodun batzuk gogobete, Edesaren zorraren %90 barkatzea dakarrelako, eta haren aurkako helegitea jarri du Fagor S.Coopek.
 

ZERGATIK JARRI DU

HELEGITEA FAGORREK?

Francisco Martin, Edesa Industrialeko zuzendaria nagusia bota egin dute.

Arratsaldeko batzarrean jakinarazi dute CNA Taldeko ordezkariek Franciso Martin, Edesa Industrialeko zuzendari nagusia bota egin dutela. Haren ordezkoa zein izango den, oraingoz, ez dute jakinarazi.

LAB sindikatutik, Langile Batzordean gehiengoa duen sindikatutik egindako urgentziazko balorazioan aditzera eman dute kaleratze hauxe dela, hain justu ere, orain arteko "desordenaren" eta "inprobisazioaren" erakuslea.

"Enpresaren bideragarritasunean sinesten segitzen dugu, baina oraingo zuzendaritzarekin ez dugu posible ikusten".

Urtebetean 90 eguneko etetea egin gura du Fagor CNAk Arrasaten.

Gaur, barikua, 09:30ean dira batzartzekoak Fagor CNAGroup enpresa batzordeko ordezkariak taldeko zuzendaritzarekin, azken horiek aurkeztu behar duten 90 eguneko enplegu-erregulazio espedientearen gaineko baldintzak eta bestelako xehetasunak jakiteko. Enplegu-erregulazio horrek Fagor CNAk Arrasateko Garagartza auzoan duen plantan eragingo du – Geyserreko Garagartzako alorrak eutsi egingo dio aurreikusitako lan jarduerari–.

Hori horrela, Geyserrekoak izan ezik, Garagartzako gainontzeko 219 langileak daude EREaren zerrendan sartuta.

Fagorrek Garagartzan duen lantegiak eten egingo du jarduera "aldi baterako".

Fagor CNAtik ohar bidez adierazi dutenez, taldearen "produkzio ahalmena" egokitu egin beharko dute "merkatuaren beharretara" eta "aurreikusitako stock-era". Honenbestez, "eten" egingo dute Garagartzako plantako lan jarduera. Eskoriatza, Basauri eta Bergarako Geyserreko lantegiek, ostera, eutsi egingo diote aurreikusitako lan jarduerari.

Fagorrek Garagartzan duen lantegiak eten egingo du jarduera "aldi baterako"

Fagor CNAtik ohar bidez adierazi dutenez, taldearen "produkzio ahalmena" egokitu egin beharko dute "merkatuaren beharretara" eta "aurreikusitako stock-era". Honenbestez, "eten" egingo dute Garagartzako plantako lan jarduera. Eskoriatza, Basauri eta Bergarako Geyserreko lantegiek, ostera, eutsi egingo diote aurreikusitako lan jarduerari.

RSS - cata-rako harpidetza egin