Zaintza sektorearen errealitatea hobetzeko Duinduz proiektua jarri dute abian Fagor Taldeak eta Bihar S. Coop.-ek. Arrasaten (Gipuzkoa) zabaldu berri den informazio-gunean egin dute aurkezpena, maiatzaren 8an. “Etxez etxeko zainketako langileen lan baldintzak hobetzeko eta bertako profesionalak balioesteko ekimena da. Euren egoera erregularizatzea bilatzen du, ezkutuko ekonomiak etxeko zaintzan aritzen diren langile kolektiboan duen eragina leuntzea.
Gaur MONDRAGON zigilua duen proiektu berri bat aurkeztu da Bilboko B Accelerator Tower-en: BIHAR, zainketen sektorean erreferentzia bihurtzeko ideiarekin jaio den enpresa. Ekimen berriaren aurkezpenean Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, Iñigo Uzin MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria eta Hector Olabegogeaskoetxea BIHAR-ko zuzendari nagusia egon dira.