'Bidali' mezularitza zerbitzu berria aurkeztu du Bidebarrik.

Oñatin, mezularitza urgentea eskainiko duen lehen ordezkaritza izango da Bidebarrik aurkeztu berri duen Bidali mezularitza zerbitzua. TIPSA enpresarekin batera jarri du martxan eta dagoeneko zazpi pertsonatako egitura osatu dute. Lan merkatu arruntean txertatzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzea du helburu zerbitzu berriak ere.

'Bidali' mezularitza zerbitzu berria aurkeztu du Bidebarrik

Gizarteratze eta laneratze prozesuan dauden pertsonak lan merkatuan txertatzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute Ulma taldeak, Bidebarrik eta udalak.

Uztaileko Osoko Bilkurara eramango den lankidetza hitzarmen honek bi ardatz nagusi ditu: batetik, Bidebarri enpresan laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatzeko konpromisoa hartzen du Ulma taldeak eta bestetik, 50 langile baino gutxiago dituzten Oñatiko enpresei zuzendutako diru laguntza lerro berria sortuko da, laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak aldi baterako kontratatu ditzaten. Diru laguntza horien euskarri izango den funtsa Ulma Fundazioak eta udalak osatuko dute, bakoitzak 10.000na euro jarriko baititu, 2018 eta 2019an laguntzak emateko.

RSS - Berrikuntza soziala-rako harpidetza egin