Arabako Mahastiak jatorri izena baimendu du Eusko Jaurlaritzak.

Luze jo du, baina iritsi da. ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak bultzatutako Arabako Mahastiak sor-markak badu Eusko Jaurlaritzaren baimena merkaturatzen hasteko. EAEko aldizkari ofizialak gaur jaso du Gasteizko gobernuak eman zezakeen behin-behineko baimena ardoa zigilu berriaren pean merkaturatzeko. Mahats bilketa bukatua da, ordea, Araban, eta Errioxako jatorri izenetik aterata zigilu berrira aldatzeko prest daudenek datorren uztari itxaron beharko diote.

RSS - ardoa-rako harpidetza egin