EIT Climate-KIC erakundearen eskutik, klima aldaketa hizpide.

Debagoiena Entzuten Lankidetza Sarea eta klima aldaketa eta berrikuntza lantzen dituen Europako EIT Climate-KIC erakundea elkarlanerako bideak aztertzen ari dira, atzo eta gaur, Arrasaten egiten ari diren jardunaldietan.

Bailarak dituen erronkei elkarrekin erantzuteko helburuarekin Debagoienean sortu berri den Debagoiena Entzuten Lankidetza Sareko kideekin elkartu dira klima aldaketan eta berrikuntzan erreferente diren Europako EIT Climate-KIC erakundeko kideak. 

Egungo kutsadura erritmoarekin, Lurrak 2030. eta 2052. urteen artean gaindituko du 1,5 graduko igoera.

Klimaren auzian, aldaketa "azkar eta sakonak" eskatu ditu Nazio Batuen Erakundearen barruko IPCC zientzialari taldeak, gaur goizaldean Intxeonen (Hego Korea) aurkeztutako txostenean. Mende honetan lurrazaleko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago ez berotzea helburutzat jarrita, "aurrekaririk gabeko aldaketak" beharko direla ohartarazi dute adituek. Egoera "larria" dela salatu dute: gaur egungo CO2 isuriekin eta garapen erritmoarekin segituz gero, Lurrak 2030. eta 2052. urteen artean gaindituko du 1,5 graduen langa.

RSS - aldaketa-rako harpidetza egin