ISEA S. Coop. «La Merced Ikastetxeko Belaunaldi arteko Cohousinga» proiektua ari da garatzen Arrasaten. Adinberri buru duen Hariak - Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako Estrategiaren barruan dago proiektu hori. Helburua: belaunaldien arteko cohousing bat diseinatzea, Gipuzkoako muturreko zahartze-mailak dakartzan gizarte-aldaketetara egokitua. Beraz, bizitegi-irtenbide bat eskainiko da, adineko pertsonen bakardade-egoerari eta gazteen etxebizitza-beharrari erantzuteko.