Eusko Jaurlaritzako bost goi kardugun arlo pribatuan hasi dira lanean euren kargu publikoak utzi eta bi urte igaro baino lehen, 2014ko bateraezintasunen legeak jasotzen duen bezala. Lege horrek, ordea, jasotzen du aparteko baimen bat lortzeko aukera. Lanpostu berriaren inguruko informazioa helarazi eta Gobernantza Sailaren baietza lortu behar da horretako, eta bost goi kargundunen artean lauk baimen hori lortu dute. Bosgarren batek ez.