Errusiaren aurkako zigorretan beste urrats bat egiteko azken prestaketak egiten ari da Europako Batasuna. Salbuespenak salbuespen, abenduaren 5ean utziko dio Errusiatik petrolioa inportatzeari, eta, egun horretatik aurrera, gehienezko prezio bat jarri nahi dio Errusiako petrolioari, beste herrialdeen erosketak bere eginahala alferrikakoa egin ez dezaten.