Oiarso kooperatibaren Bexen Medical-ek ekoitziko ditu maskarak.

Botiken Espainiako Agentziaren dei bat jaso dute Mondragon Korporazioko enpresa bik: Aretxabaletako Mondragon Assemblyk eta Hernaniko Bexen Medicalek. Eskaera zehatza izan dute biek: ahalik eta maskara gehien ekoizteko proiektu bat martxan jartzea, ahalik eta lasterren. Kooperatibek erantzun egin dute, eta hil honetan bertan koronabirusaren prebentziorako maskarak ekoizten hasiko dira, hamar milioi hilero. Assembly ekoizpen makinak egiten ari da, eta Bexenek maskarak ekoitziko ditu. Europako maskara ekoizle handienetakoa bihurtuko da Bexen.

RSS - OIARSO-rako harpidetza egin