Fagor Taldeko Mondragon Assembly kooperatibak ekoizpen-linea fotovoltaiko berriak fabrikatu ditu Aljeriako (Afrika) Zergoun Green Energy hornitzailearentzat. Hornitzaile horrentzat egiten duen bigarren linea da. Oraingoan, ekoizpen-linea berritzaile bat garatu du, eta sistema berri horren bidez, potentzia altuko eguzki-panelen fabrikazioan eraginkortasuna eta kalitatea bermatzea lortu du.
Mondragon Assemblyk Txinan ekoiztutako makinak zekartzan hegazkinak lur hartuta, haiek funtzionamenduan jarri eta hilero 10 milioi maskara kirurgiko ekoiztea da aurreikuspena. Bexen Medical enpresak egingo ditu maskarak Markinan.
Mondragon Assemblyk bukatu berri ditu 60 MW-ko modulu fotovoltaiko baten fabrikazio lerro bat instalatzeko lanak Kairon (Egipto), Arab International Optronics (AIO) lantegiaren baitan.
Ikerkuntzan eta garapenean egin duen ahaleginari esker, merkatuko soluziorik aurreratuena eskaini dezake orain Mondragon Assemblyk. Kooperatibak 80 milioi euro baino gehiagoren eskaera zorroa dauka eta errekor berria ezarri du bere jardueran.
Proiektuak 2016an ekin zion bere ibilbideari, Eusko Jaurlaritzako Hazitek programaren barruan eta Cegasa Portable Energyk gidatuta, eta bertan parte hartzen dute elektronikaren eta moldeen injekzioaren eremuetako soluzioen enpresa hornitzaileek eta azken erabiltzaileak diren enpresek. Hasierako fasean, bateriek zein baterien muntaketa lerroak bete beharreko eskakizunak definitu dira, eta definizio prozesua arrakastaz bukatu da.
I+Gan egin duen ahaleginari esker, merkatuko soluziorik aurreratuena eskaini dezake. Kooperatibak 80 milioi euro baino gehiagoren eskaera zorroa dauka, eta errekor berria ezarri du bere jardueran.