2021-2024 proiektu estrategikoaren hedapenaren testuinguruan, MONDRAGON Korporazioko Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak "Jarduera aukerak trantsizio energetikoaren eremuan" jardunaldia antolatu du.
Jardunaldiak honako ponentzia hauek izango ditu:
▪ "Trantsizio energetikoa eta ekonomiaren deskarbonizazioa: erronkak eta aukerak" Jorge Fernández Gómez, Energiaren Labeko koordinatzailea (ORKESTRA – Lehiakortasunerako Euskal Institutua).
MISE-MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Enpresa eta Hezkuntza Zerbitzuen dibisioak eta Ayuda en Acción GKEak aliantza bat izenpetu dute landa eremuen garapen osorako “Smart Rural Communities” proiektua sustatzeko. Lehen esperientzia pilotua Kolonbian egingo da.
MISE - Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioak zerbitzuen arloko enpresa-proiektuen 4. lehiaketa antolatu du.
Lehiaketaren xedea da, enpresa-proiektu berritzaileak aurkitzea, hazteko aukera izan eta Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioan (MISE) garatzeko gai direnak. MISEko kooperatibetan eta bere enpresa filial edo partaidetuetan lana egiten duten guztiek hartu dezakete parte.
Lehiaketarekin nahi dena da, teknologiako edo merkatuko eremu hauetako enpresa-proiektuen proposamenak jasotzea: