Ekintzailetasuna bultzatzeko ikastolek diseinatutako unitate didaktikoak emaitza onak eman ditu.

Ikasleen artean ekintzailetasuna bultzatzeko Ikastolen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak diseinatutako unitate didaktikoak esperimentazio fasea amaitu du. Euskal Herrian eta Europako beste herrialde batzuetan egin diren pilotajeek erakutsi dute unitatearen balioa, eta emaitza onak eman ditu.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoak eta SENERek hitzarmen bat sinatu dute, SENER gela sustatzeko.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO Goi Eskola Politeknikoak SENER gela izango du modu iraunkorrean Arrasateko campusean, fakultateak eta SENER ingeniaritza eta eraikuntzako enpresak sinatu duten lankidetza-hitzarmenari esker. SENER gelan ikerkuntzari eta elkarlaneko ezagutza-transferentziari buruzko proiektuak landuko dituzte.

John Wiley argitaletxe estatubatuarrak Mondragon Unibertsitateko Gonzalo Abad ingeniariaren liburu bat argitaratu du.

Liburu honek trakziozko aplikazioetan (garraio bertikala, itsas propulsioa, ibilgailu elektrikoak eta trenak) dauden teknologia elektronikoak ulertzeko gida praktiko bat eskaintzen du.  Liburuak 650 orri ditu, 70 datu taula baino gehiago, 600 irudi baino gehiago eta 700 ekuazio

Liburua argitaletxearen web gunean eskuratu daiteke:

http://eu.wiley.com/WileyCDA/WileyTitle/productCd-1118954424.html#

eta eskuragarri dago unibertsitateko liburutegian eta  ‘google books’-en.

MUko bi ikasle talderen proiektuak saritu dituzte ESTIAren Berrikuntzarako 24 ordu lehiaketan

Mondragon Unibertsitateko ikasleak saritu dituzte Estia Ingeniaritza Eskolaren Berrikuntzarako 24 ordu lehiaketan.  Hain justu ere, MUko Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako graduko ikasleek parte hartzen zuten taldeetako bik Epaimahaiaren Sari Berezia eta Ekodiseinu bereizgarriaren Saria eskuratu dute.

Mondragon Unibertsitatea EuroBLECH 2016 azokan egon da.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko “Materialen konformazioko prozesu aurreratuak ikerketa taldeko Joseba Mendiguren eta Lander Galdos azokan egon dira merkatuaren egoera ezagutzeko, produktu berritzaileen diseinu eta fabrikazioan aplikatu daitezkeen teknologia berriak identifikatzeko eta nazioarteko eta bertako partner-ak bisitatzeko.

Mondragon Unibertsitatea NUMISHEET2016 kongresuan.

Pasa den astean, estanpazioaren simulazio aurreratuari buruzko NUMISHEET 2016 Conference-aren 10. edizioa egin zen Bristolen (Erresuma Batua). NUMISHEET 2016 elkarlanean antolatzen dute Londreseko Brunel University-k (Erresuma Batua), Swansea University-k (Erresuma Batua), Portoko FEUP Unibertsitateak (Portugal) eta University of the West of England (Erresuma Batua).

Orriak

RSS - MGEP-rako harpidetza egin