Beharko genuke Greta Donostiara bidali

Gipuzkoan izandako “zabor-gerraren” ondoren Eskualde gehienek ahalegin handia egin dute hondakinen birziklapenean.  Deba Goienak ondorio gorena lortu du %80 birziklapen maila eskuratuz.   Donostia, berriz, erabat atzean geratu da %40-ko birziklapen mailarekin.

Donostiako huts egite hori deigarri suertatzen zait.  Izan ere,  Donostia Gipuzkoako hiri-nagusia denez eredugarria izan beharko lukeelako eta abantaila handiak eskuratzen dituelako.  Hala, Foru Aldundiak udalak finantzatzeko duen funtsetik Donostiak gainetiko udalek baino %7,7 gehiago lortzen du, ia 10 M € urtero. 

RSS - medio ambiente-rako harpidetza egin