Gaur izan da MAIER S.COOP taldeak antolatutako “Nazioarteko Diseinu Lehiaketa”-ren sari banaketa, argien erabilera 2025. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuaren parte planteatzen duen lehiaketarena alegia.
Aurkeztutako proiektuak 2030. urteko ibilgailu autonomoaren diseinuari lotuta egon dira, bai estiloaren ikuspegitik bai Colour & Trim-aren ikuspegitik, azken horrek aipamen egiten diolarik ibilgailua apaintzeko kolore, material eta testuren diseinuari. Edizio honetan 15.000 euro banatu dira sariketaren irabazleen artean. Guztira hainbat herrialdetako 114 proiektu aurkeztu dira, horien artean AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Txina, India eta Brasil.
EIB-Europako Inbertsio Bankuak 25 milioi euroko finantzaketa emango dio Maier kooperatibari. Egun, Europan liderra da autogintzaren sektorerako osagai apaingarrien diseinuan eta fabrikazioan.
Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratu du Maier taldearen pintura-instalazio berria. Maier taldea automozio-osagaiak egiten dituen kooperatiba bat da. Gaur, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik, lehendakariak industriaren munduan emakumeen berdintasuneko presentzia eta lana aldarrikatu nahi izan du.