Mondragon Unibertsitateak eta LABORAL Kutxak talentu gazteak erakartzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute, haien enplegagarritasuna hobetu eta ekintzailetza-gaitasuna sustatzeko. Hitzarmenaren ondorioz, finantza-erakundeak LABORAL Kutxa Ikasgela izeneko espazioak jarriko ditu martxan Mondragon Unibertsitatearen instalazioetan. Ikasgela bat Bilbon egongo da, eta bestea, Arrasaten, eta, haietan, ikasleek proiektuak garatuko dituzte datu-teknologiaren, datu-analisiaren, garapen teknologikoaren eta kontsumorako finantzaketaren alorretan, besteak beste.
Euskadi Fundazioaren inguruko harrobiko txirrindularitza babestera mugatuko da lankidetza: kadeteak, gazteak eta 23 urtez azpikoen elite mailako taldeak, emakumezko zein gizonezkoetan.
Hipoteka-maileguak % 14 hazi dira eta enpresentzako finantzaketa % 11. Berankortasun-tasa %5ekoa da, sektorearen batez besteko % 6,7ko tasa baino nabarmen txikiagoa. LABORAL Kutxaren kaudimen-maila oso nabarmena da, % 17,85eko CET1.
Laboral Kutxaren Gaztenpresa lerro bereziak, Europako Inbertsio Funtsaren laguntzarekin, 25.000€-rainoko finantzaketa eskaintzen du abalik gabe. 1994an abian jarri zenetik, Gaztenpresak 4.500 enpresa eta 8.000 lanpostu sortu ditu