Mondragon Unibertsitateak antolatutako Unibertsitate Kirolaren Euskadiko Txapelketan bostehun ikasle baino gehiago.

Guztira 550 ikasle aritu dira Euskal finaletan. Euskadiko lau unibertsitateetako ikasleek hartu dute parte: Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta, lehen aldiz, Euneiz Unibertsitatea (Gasteiz).

Mondragon Unibertsitatea Euskadiko XXIV. Txapelketaren anfitrioia izan da. Lehiaketa Arrasateko kiroldegietan (Musakolan eta Iturripen), Oñatikoan (Zubikoan) eta Aretxabaletakoan (Ibarran) egin da, eta 12 talde irabazle sailkatu dira apirila eta ekaina bitartean egingo diren Estatuko txapelketetarako.

KIMU BERRI PROIEKTU BERRITZAILEEN ERAKUSKETA

Kulturaten izango da erakusketa, irailaren 21etik 25era. Esposizioaren helburuetako bat da ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan.
Esposizioak helburu bikoitza dauka: Debagoieneko hainbat gaztek garatutako proiektu berritzaileak jendaurrean aurkeztea, eta ekintzailetasuna sustatzea, batez ere, aisialdia, kirola eta gazteriaren arloetan.

Erakusketa KulturAten izango da ikusgai, irailaren 21etik 25era. Baita Oñatiko ETEOn ere, urriaren 5etik 7era. Irailaren 21ean (asteazkena) inaugurazio egingo da:

RSS - Kirola-rako harpidetza egin