Jakiberri proiektua aurrera doa eta, hiru lan-lerro desberdinen bitartez, euskal janari lasterra eta osasungarria lortzeko lanean dihardu lantaldeak; prototipo ezberdinak jasotzea da aurreneko pausoa, ondoren horiek garatu eta merkaturatu ahal izateko.
Merkatari proiektuak sakelako telefonora darama auzoko saltokietan erostearen balio erantsia, hau da, Interneteko marketplaceetan edo azalera handietan ezin aurkitu daitekeena. Ideablek garatu du aplikazioa Goienarekin eta ISEA Berrikuntza Zentroarekin batera, auzoko merkataritza bultzatzeko.
Debagoieneko komertzio txikiei bultzada teknologiko bat eman eta, horren bitartez, bezeroa denda fisikora gerturatzea da mugikorrerako aplikazioaren helburu nagusia; azaroko lehen astean martxan jartzea espero dute proiektuaren sortzaileek.