Talentuaren kudeaketa eta belaunaldi arteko oinordekotza: marko teorikoa, erreferentzia modeloak eta kasu praktikoak deritzon jardunaldia antolatuko du ISEAk datorren eguaztenerako, hilaren 10erako –10:30etik 13:00etara, LKS eraikinean, Garaia Parke Teknologikoan–.
ISEAk “Talentuaren Kudeaketa eta Belaunaldi Arteko Oinordekotza: marko teorikoa, erreferentzia modeloak eta kasu praktikoak” deritzon ekitaldia antolatu du.
• Fernando Díez (DEIKER), paradigma teorikoaz eta gaiaren inguruko lekukotasunetaz arituko dena.
• Nieves Alcain (ALECOP); talentua kudeatzeko eta belaunaldi-ordezkapena egiteko prozesuetan laguntzeko erreferentzia-ereduak azalduko dituena.
Hartutako konpromisoak betez, honekin batera bidaltzen dizkizut koronabirusaren krisiak MONDRAGON-eko kooperatibetan izan duen eragina eta etorkizuneko bilakaerari buruzko azterketaren 2. edizioaren emaitzak.
Zeazki, azterketaren 2. edizio honek kooperatibek jarduera berreskuratzeko erabiliko dituzten estrategiei buruz ikertu nahi zuen.
ISEAk bere esker ona adierazi nahi die azterketan parte hartu duten pertsona guztiei.
Emaitzak aztertzeko eta parte hartzeko prozesua anonimotasunik handienaz garatu dugu.
Koronabirusaren krisiak sortutako salbuespen egoeraren aurrean, ISEAk fenomeno honek MONDRAGON-eko kooperatibetan duen eragina buruzko azterketa egin ari gara.
Zeazki, azterketaren 2. edizio honek kooperatibek jarduera berreskuratzeko erabiliko dituzten estrategiei buruz ikertu nahi du. Testuinguru horretan, ISEAk zure laguntza eskatu nahi dizu 5 minutu eskas behar dituen galdetegi xume bat betetzeko.
Gaur egun, honako paradoxa hau dugu: enpresek gero eta zailtasun handiagoak dituzte prestatutako langileak atzemateko, eta, aldi berean, diziplina zientifiko-teknikoetan bokazio-falta dago.
Hala, 2010etik 2017ra bitartean, ingeniaritzako eta arkitekturako ikasketen matrikulazioak % 28a jaitsi ziren Espainian. Defizit horrek genero-ikuspegi argia du: 2015ean, ikasketa teknikoetan matrikulatutako ikasleen % 24a emakumeak ziren.

2020. urteko ekitaldiari begira, ISEAk hurrengo ekarpena egitea nahi du: MONDRAGONeko kooperatibek 2020ko ekitaldira begira enpresa aurreikuspenei buruzko ikerketaren emaitzak, bertan 55 kooperatibetako 85 zuzendari eta langileen parte hartzea izan duenak.
Dokumentazio hau baliagarri izango zaizuelakoan, har ezazu agur bero bat.