IK4-IKERLANek etorkizuneko trenen efizientzia eta segurtasuna hobetzeko ekimen batean parte hartzen du.

Tren sektorea modernizatzen ari da teknologia berrietara moldatzeko. Duela gutxi, proiektu europar bat jarri da martxan, zeinaren bidez trenen monitorizazio eta kontrol funtzioak, orain gailu desberdinetan dauden funtzioak baitira, sistema elektroniko bakarrean bildu dezaketen teknologiak garatuko diren. Proiektuak SAFE4RAIL izena du, eta I+G+B alorrekoa da. Horrek garraiobide horren segurtasuna eta efizientzia areagotzea ahalbidetuko du, eraikitze lanetan eta mantentze lanetan egiten diren kostuak murrizteaz gain.

IKERLANek offshore aerosorgailuen osasuna iragartzeko soluzio bat aurkeztuko du.

Datorren otsailaren 16an, IKERLANek Aurkako inguruneetako materialetarako soluzio teknikoak izenarekin egingo den jardunaldi teknikoan parte hartuko du, eta offshore eremu eolikorako garatu duen iragarpen tresna bat erakutsiko du bertan. Itsaso zabalean kokatuta dauden aerosorgailuek oso aurkako ingurune bati egin behar diote aurre, ingurunea uraren gazitasunak baldintzatuta baitago. Inguruneko baldintzek itsasoko aerosorgailu eta plataformen egituren osotasunari nola eragingo dioten iragarri dezakeen soluzio bat garatu du zentroak.

IKERLANek TÜV Rheinlanden egiaztagiria berritu du segurtasun funtzionalerako sistemak lantzeko duen metodorako.

TÜV Rheinlandek egiaztatu duenez, IKERLANek segurtasun funtzionalerako sistema elektronikoak garatzeko duen metodoa bat dator IEC 61508 estandarrarekin. Bost urte dira zentroak egiaztagiri hau lortu zuela eta orain egiaztagiria berritu du hobekuntzetara eta arau aldaketetara egokitzeko. Horrela, orain IKERLAN da munduan esperientziarik handieneko egiaztapen organismoetako batek aitortutako egiaztagiri hau duen lehen erakundeetako bat Europan eta lehena Espainian.

CL-Windconek kontrol eredu eta algoritmoak garatzen ditu parke eoliko efizienteagoak egiteko.

CL-Windcon I+G+b alorreko proiektu europar bat da, parke eoliko efizienteagoak eraikitzeko eredu informatikoak garatzeko asmoarekin abian jarritakoa, eta IKERLAN proiektu horretan ari da parte hartzen. Ekimen honen asmoa da parkeen diseinu integrala optimizatuko duten kontrol ereduak eta algoritmoak inplementatzea, haizeari probetxu gehiago ateratzeko eta parkearen gastuak murrizteko.

IKERLANen informazio jardunaldi bat egingo da EBk IKTei ematen dizkien laguntzei buruz.

Datorren abenduaren 15ean, IKERLANEK informazio jardunaldi bat antolatu du Arrasate – Mondragónen duen egoitzan. Bertan, euskal enpresei ezagutzera emango zaie informazioaren eta komunikazioaren teknologien sektoreari (IKT) ematen zaizkion ICT-2017ko deialdi berriko laguntzak (Horizonte2020 programaren baitan dudenak).

Made in Euskadi indukzio teknologia, hegaldietan hegazkinak izotzaren aurka babesteko.

IKERLAN aplikazio berritzaile bat garatzen ari da Airbus DS enpresarako, hegazkinen hegoak izotzetik babesteko, eta horretarako indukzio elektromagnetikoaren teknologia erabiltzen ari da. Euskal zentro teknologikoak, zeinak elektromagnetismoan oinarritutako aplikazioak garatzen baititu hainbat sektoretarako, material konposatuz eginiko aireontzietan integratuta dagoen sare mehe bat (0,1 milimetrotakoa) berotzeko metodo bat ezarriko du.

IKERLANek lotura itsaskorrak diseinu soluzioetan erabiltzeak dakartzan onurak hurbiletik ezagutzeko aukera eman die enpresei.

IKERLANek jardunaldi bat antolatu zuen bere egoitza nagusian “Lotura itsaskorren bitartezko diseinu soluzioak” gaiaren gainean. Jardunaldia enpresei zuzenduta zegoen, izan ere, asmoa zen enpresei erakustea zer onura dituen teknologia honek eta zer gaitasun dituen zentro teknologikoak eremu honetan eta gai honi lotuta zer aurrerapen egin dituen azken aldian.

Orriak

RSS - ikerlan-rako harpidetza egin