IKERLAN euskal zentro teknologikoak sektore eolikoarentzako balio erantsi handiko soluzioen garapenean dituen gaitasunak aurkeztuko ditu Wind Europe Conference & Exhibition azokan. Ekitaldia Bilbao Exhibition Centre eremuan izango da Barakaldon (Bizkaia).
Wind Wind esloganarekin, zentro teknologikoak bere standa izango du azokan, 1-C22 hallean, Euskadiko Energia Klusterrak koordinatutako gunearen barruan.
Datorren urtarrilaren 10eanIKTetan (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Aukeren inguruko Informazio-Jardunaldira gonbidatzen zaituztegu. Ekitaldia IKERLANen egoitza nagusian burutuko da (Arrasaten), SPRIk, BEAZek eta Innobasquek (Basque Enterprise Europe Network sareko kideak) IKERLANekin eta CDTIrekin batera antolatuta.
Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Elkartek deialdiaren barruan sartzen dira eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste zentro teknologiko, unibertsitate eta agente batzuekin elkarlanean egingo dira. Ikerketekin bilatzen da Euskadiko industriaren finkapenerako eta aurrerapenerako estrategikoak diren eremuetan aurrerapen garrantzitsuak erregistratzea.
Eusko Jaurlaritzak bultzatuta egingo den Basque Industry 4.0 ekitaldia dela-eta, IK4-IKERLAN zentro teknologikoak mantentze lanen eta Service 4.0ren alorrean egin dituen aurrerapenak erakutsiko ditu; izan ere, ekitaldiak bilatzen du industriaren digitalizazioaren alorrean dauden azken joeren gainean eztabaidatzea. Jardunaldia azaroaren 22an izango da, Donostia-San Sebastiángo Kursaal Jauregian.
Tren sektoreak trenak gero eta arinagoak, fidagarriagoak eta eraginkorragoak nahi ditu eta hori lortzea ahalbidetuko dioten soluzio teknologikoki aurreratuen bila ari da etengabe. Testuinguru horretan, CAF Power & Automationek, Gipuzkoako tren sistemen fabrikatzaileak, eta IK4-IKERLAN zentro teknologikoak trakzio elektrikoko sistema berritzaile bat garatu dute trenetarako. Horren bitartez, gaur egun erabiltzen diren gailuen neurria, pisua eta efizientzia energetikoa hobetzen den.
IKERLANek teknologiaren garapena sustatu nahian, bi eguneko ikastaroa antolatu du langileen seme-alabentzat. Ikastaroa ostiralean eta astelehenean garatu da, eta guztira 43 neska-mutikok parte hartu dute.
IK4-IKERLANek bere roadmapping metodologia erabili du tren sektorean liderra den CAF enpresan, datozen urteetan teknologiaren eremu batean egingo duen I+G jardueraren gida izango den ibilbide orri bat lantzeko. Dokumentu honek konpainiak arlo honetan 2022ra arte eskaini nahi dituen teknologiak eta zerbitzuak ezartzen ditu eta urte horretara arte asmo horiek lortzeko egin beharko dituen urratsak zehazten ditu.
Sentsoreak eta konektagarritasuna gero eta garrantzi handiagoa hartzen doaz ekoizpenaren eta logistikaren sektoreetan, eskainitako produktuen eta zerbitzuen berezko zati gisa. 4.0 Industria digitalizazioan murgiltzen ari da produktibitateari eta hazkuntzari dagokienean, eta, ondorioz, sentsoreetan oinarritutako ekipo txertatuak gero eta ohikoagoak izango dira ekoizpen-guneetako eta logistikako ekipoetan eta azpiegituretan.
IK4-IKERLAN zentro teknologikoak eta microLIQUID enpresak lankidetza akordio bat egin dute. Beraren bitartez erakunde biek lehiarako balioa hobetuko dute ikerketa jardueretan indarrak batuz eta azpiegiturak partekatuz.
IK4-IKERLANetik "Aktibo Industrialen Kondizioaren Monitorizazioa" jardunaldia antolatu dugu martxoaren 24rako, Arrasateko egoitza nagusian (ikus mapa).
Jardunaldi honetara gonbidatzen zaitugu, non gure bezeroei hobekuntza garrantzitsuak egiten lagundu dieten eta zure enpresarako ere baliagarriak izan daitezkeen soluzio industrialetako batzuk azalduko ditugu.