Aretxabaletako GSRn egoiliar bat hil da.

Gipuzkoako adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea eman du Foru Aldundiak; azken orduetan, bost adineko hil dira, hiru sendatu eta beste hamahiruk positibo eman dute.

Gaur emandako datuen arabera, 5.425 pertsona artatzen diren 65 zentroetako sarean, guztira 106 dira gaixotasuna gainditu duten adinekoak, 146 hil direnak eta 279 diagnostiko positiboarekin daudenak.

Telelaguntza zerbitzuaren zentro logistikoa zabalduko dute Aretxabaletan.

Beti on telelaguntza zerbitzuaren Bilboko egoitza bisitatu zuten atzo, abenduak 23, Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat udalerritako alkateek eta Beatriz Artolazabal sailburuak lagun eginda, eta azken horrek adierazi zuen zerbitzua hobetzeko aurreikusitakoen artean dagoela Aretxabaletan zentro logistiko berria irekitzea.

RSS - GSR-rako harpidetza egin