'Patente Aditua Enpresan' ikastaroaren XI. edizioan izena-emateko epea ireki da.

Innobasque erakundeak sustatuta eta SPRI zein Eusko Jaurlaritzaren babespean abiatuko da ikastaroaren hamaikagarren edizioa. Aipatu erakundeak oso sentsibilizatuta daude patenteen arloan, eta ikastaroari babesa eskainiz, 2010az geroztik 150 profesionalen formazioa ahalbidetu dute patenteen arloan. 

Galbaian, hamar urte jabetza industrial eta intelektuala babesten.

Jabetza industrial eta intelektualak gero eta garrantzia handiagoa dauka Euskal Herrian, bertako enpresak, zentro teknologikoak eta unibertsitateak sorkuntza lan etengabea egite

Beti esan izan ohi da euskaldunak oso onak garela kalitatezko gauzak egiten, baita gauza berriak asmatzen ere, baina ez hainbeste saltzeko garaian, eta gutxiago asmakizun edo berrikuntza horiek balioetsi eta babesteko garaian.

Areagotzen doa Galbaian kooperatibaren nazioarte mailako errekonozimendua.

Aitortza berri bat jaso du Galbaianek, oraingoan, mundu mailako IAM (Intellectual Asset Management) jabetza industrial eta intelektualaren inguruko aldizkari espezializatuaren eskutik. Hain zuzen ere, aipaturikoak, profesional gomendagarrienen zerrendak egin ohi ditu urtero, haien lanei jarraipena egin ondotik.

Biolan enpresak jaso du 2021eko Galbahe Saria.

Jabetza Intelektual eta Industrialaren Egunaren harira, Galbaian enpresak Arrate Jauregibeitiari eman dio aurtengo Galbahe Saria. Zamudioko (Bizkaia) Biolan enpresako berrikuntzako arduraduna da Jauregibeitia, eta aipatu du produktuen merkaturatzean egiten duten lana errekonozitzeko balio duela sariak.

GALBAIAN-ek aurten ere VISIOn parte hartuko du.

VISIO Biltzarraren zazpigarren edizioa Bilboko Bizkaia Aretoan UPV/EHU egingo da 2018ko azaroaren 15 eta 16an.

VISIO 2018 Zaintza Teknologikoari eta Inteligentzi Lehiakorrari lotutako gaiak elkar trukatzeko eta horien gainean eztabaidatzeko nazioarteko topaketa da.

Hitzorduaren helburua zaintza estrategikoa sustatzen duten edota beren jarduera hobetzeko hori erabiltzen duten profesional eta antolakundeak bil daitezen laguntzea da.

RSS - GALBAIAN-rako harpidetza egin