Fagor Electrónica, Diosic proiektuan murgildurik.

Diosic berrikuntza proiektua aurkeztu dute. Zehatz esanda, egitasmoa aitzindari da silizio karburozko substratuak darabiltzaten erdieroaleen garapenean, eta, besteren artean, tenperatura eta presio isostatiko (HIP Hot Isostatic Pressing) zein korronte intentsitate (SPS Spark Plasma Sintering) altuak darabiltza horretarako.

Fagor Elektronikak planta bat inauguratu du Queretaron, automobilgintzako eta linea zuriko amerikar merkatuan sartzeko.

Fagor Elektronikak aurrerapausoa eman du bere enpresa ibilbidean, planta berria inauguratu baitu Mexikoko Queretaro hirian. Era horretan, herrialde aztekan ekoizteari ekin dio. Fagor Electronics Mexiko automobilgintzako amerikar merkatuan sartuko da, horixe baita munduan bolumen handienekoa eta teknologiaren aldaketa prozesu bete-betean dagoena, mugikortasun elektrikoaren garapena dela tarteko. Era berean, linea zuriko amerikar merkatuan ere lortuko du bere tokitxoa. 

RSS - fagor electrónica-rako harpidetza egin