MONDRAGON taldea Bilbao Berrikuntza Garage - Bilboko Berrikuntza Zentroaren partaidea izango da

Bilboko Udalak, IBMek (NYSE:IBM), BBK-k, Iberdrolak, Euskaltelek, MONDRAGON Korporazioak eta Deustuko Unibertsitateak, gaur, adostu dute Euskadiko enpresen eraldakuntza digitala sustatzeko elkarlanean jardutea eta Berrikuntza Zentro aurreratua sortzea: Bilbao Berrikuntza Garage. Ekimen honekin, Bilboko Udalak eta erakunde sustatzaileek euskal gizartearen berrikuntza teknologikoa bultzatu eta informazioaren teknologia berrien erabileran espezializatutako enpresen ekosistema garatu nahi dute.

RSS - Emprendimiento-rako harpidetza egin