Soluzio osoagoa da, erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak energia aerotermikoarekin ordezteko, lehendik dagoen instalazioa aldatu behar izan gabe.
DOMUSA TEKNIKek jakinarazi du bero ponpa hibrido berriak merkaturatuko dituela urtarrilean. Aerotermia hibridoko soluzio hau da soluziorik osoena, samurrena eta merkeena, trantsizio energetikorako; alegia, erregai fosilak erabiltzen dituzten galdarak energia aerotermikoarekin ordezteko, lehendik dagoen instalazioa aldatu behar izan gabe.
Domusa Teknikek Egunean Behin jokoaren 2019ko finala babestuko du, euskararekiko duen konpromosioa sendotzeko helburuarekin. Abenduaren 14an, larunbata, 12:00etan ospatuko da Azpeitiko San Agustin kulturgunean.
Finalerako mekanika, sariak, babeslea (Domusa Teknik) eta aurkezlea prest ditu dagoeneko Codesyntax (Egunean Behin aplikazioaren sortzailea) enpresak. Jokoan bertan lehen postuetan sailkatu direnei gonbidapenak luzatu ditu eta gainerakoentzako izena emateko prozesu bat ireki dute eta izena emandakoen artean zozketa egingo dute.