Dikar kooperatibak planta inauguratu du “armagintzan erreferente”

Arrasateko planta berria inauguratu du Dikar kooperatibak, eta bertan izan dira, besteak beste, Iñigo Ucín Mondragon Korporazioko lehendakaria, Marisol Garmendia espainiar estatuko Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria, eta Inmaculada Riera i Reñé espainiar estatuko Merkataritza Ganberako zuzendari nagusia.

Dikar kooperatiba, Bergaratik Arrasatera

40 urtez egoitza Bergaran kokatuta egon ostean eta Larramendi industrialdean paper-industriako hondakinak tratatzeko planta bat kokatzeko aukerak sortutako ziurgabetasunaren harira egindako bozketaren ondorioz, Dikar kooperatibak Arrasatera eroango du egoitza nagusia. Erabakiaren harira, Udal Gobernuak azpimarratu du hondakinen planta ezarri aurretik ere herria "kalteak jasaten" hasi dela; Bergarako EAJk, aldiz, ezker abertzaleak sortutako "alarma sozialari" egotzi dio Dikar herritik joatea.

 

Dikar kooperatibak Garagartza plantako 68.000 m2 erosi ditu bertan produzitzeko.

Oraingoz Bergaran egoitza duen enpresak iragarri du “epe laburrera enplegu gehiago sortuko” duela. Enpresa honek “aire libreko, ehizako eta kirol-tiroko” produktuak ekoizten ditu.

Dikar kooperatibako bazkideek aurreko ostiralean erabaki zuten produkzio-planta Garagartzara ekartzea, Bergarako Larramendi industrialdera lekualdatu ordez.

RSS - DIKAR-rako harpidetza egin