Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok eta Mondragon Korporazioko lehendakari Iñigo Ucinek hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlanean kokatzen da eta “lurraldean sortuko diren erronka estrategiko komunei erantzungo dieten proiektu berritzaileak sustatzea" du helburu.
Urriaren 17an, MONDRAGON UNIBERTSITATEAn, Goi Eskola Politeknikoak Arrasaten duen campusean, aurkezpen eta eztabaida jardunaldi bat prestatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Jardunaldi honetan, “Etorkizuna Eraikiz” programaren berri emango da, Unibertsitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean dituen ekintzak azalduko dira eta “Pertsonen partaidetza lehiakortasun giltzarri gisa” mahai-ingurua egongo da.