“Ekiteko esperientzia bizi, Debagoiena Eskualdeko sozio-enpresa berrikuntzara bideratuta dauden proiektu errealen garapenaren bidez” izenpean, urte amaierarako jarriko dute martxan. 7 hilabeteko iraupena edukiko du, 2011ko abendutik 2012ko ekainera, hain zuzen.
HCD Facility Tool plataformak erakundeei eguneroko arazoak konpontzen laguntzea du helburu, inplikatutako pertsonengan arreta jarriz.
Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroko -DBZ- ikertzaileek garatutako HCD Facility tool plataforma Euskalitek hautatu du jardunbide egoki gisa, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Kongresuaren barruan, kudeaketa aurreratuaren eta pertsonen blokean aurkezteko, urriaren 20an, ostegunez.
Centro SITRLING eta ISEA proiektu aitzindari bat garatzen dabiltza Diseinu Unibertsaleko eta Diseinu Frugaleko teknikan oinarritutako soluzio praktikoak eskaintzeko, etxeko ingurunean (sukaldean, etxeko gainerako lekuetan) irisgarritasun unibertsalean aurrera egitea ahalbidetuko dutenak, euskal herritar nagusien edo ikusmen-urritasun eta desgaitasun orokorra dutenen autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko eragina izango duten produktu edo zerbitzu berritzaileak sortzeko helburuarekin.