Bergarako Udalak berretsi egin du Valogreene-n jarduera ez dela bateragarria hirigintza planarekin.

2021eko abenduaren 22an alegazioa aurkeztu ostean, Bergarako Udalak jakinarazi du Valogreene enpresak eraiki nahi duen paper-fabriken hondakinak kudeatzeko planta ez dela bateragarria egun indarrean dagoen hirigintza planarekin. Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 3an Udalari eskatu zion hilabete bateko epean bidaltzeko egoki ikusten zituen oharren gaineko txostena eta eskaera horri erantzutera etorri da jakinarazpen berria.

Paper-fabriketako hondakinak tratatzeko planta bat jarriko dute Bergaran.

Elxen (Alacant) kokatuta dagoen Greene (Greene Waste to Energy) enpresak lantegi bat irekiko du Bergaran, Larramendiko industrialdean. Paper-fabriken hondakinetako azpiproduktuak tratatuko dituzte planta horretan. San Juan, Ubera eta Basalgoko bizilagunekin harremanetan da Bergarako Udala; auzotarrek kezkaz jaso dute berria.

RSS - Bergara-rako harpidetza egin