Erre usaina dario Europako motor ekonomikoari. Alemaniak ezohiko beste datu bat izan du: azken 31 urteetan lehen aldiz, defizit komertziala izan du: 1.000 milioi eurokoa maiatzean. Kanpoko salmentak %0,5 jaitsi ziren, eta inportazioak %4,4 igo. Beste era batera esanda, gehiago ordaindu behar izan dute kanpotik erositakoagatik: urtea hasi zenetik, inportatutako produktuen eta bereziki lehengaien prezioak %30 baino gehiago igo dira, eta horrek desorekatu du balantza.