Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak antolatuta, hitzaldi bi egingo dira azaroaren 22an, 18:30ean, Goi Eskola Politeknikoan. Batean, Gurutz Linazasoro neurologoa, zahartzearen erronkaz arituko da. Bestean, Apurva San Juan ekintzaile eta LUP Kooperatibako co-funder-ak belaunaldien arteko lankidetzaren beharraz egingo du berba.
Hitzaldiak 18:30ean izango dira. Bata, MGEP-koko 6211 gelan eta bestea 6212 gelan.
Datorren azaroaren 16an, arratsaldeko seietan, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoaren (Mondragon Unibertsitatea) 6211 eta 6212 gelatan (Aula Magna) egingo da Arizmendiarrietaren eguna.
Aurtengo edizioan Iñaki Gabilondo kazetari ezaguna izango da protagonista. Iñakik atsegin handiz erantzun dio Arizmendiarreitaren Lagunen Elkarteari (ALE). Ekitaldiaren helburua da Esperientziaren sustatzailearen figura gogora ekartzea. On Jose Maria Arizmendiarrieta 1976an hil zen, 45 urtez gizarte kooperatiboago, solidarioago eta bidezkoago baten alde lanean tinko aritu ondoren.