SAFEPOWER proiektuaren partzuergoa elkartuko da IK4-IKERLANen.

Datorren maiatzaren 30etik ekainaren 2ra arte, IKERLAN izango da berak gidatzen duen SAFEPOWER proiektu europarraren partzuergoaren topaketa gunea. Sistema txertatuen efizientzia energetikoa hobetzeko helburuarekin ekimen honetan parte hartzen duten guztiek hartuko dute parte topaketan. Oso enpresa garrantzitsuak dira partzuergoko kide, eta horietako batzuk dira CAF Signalling, SAAB, fentISS, Imperas, OFFIS (Alemania) eta KTH (Suedia) institutu teknologikoak eta Siegeneko Unibertsitatea (Alemania).

SAFEPOWER proiektuak lau milioi euroren aurrekontua du, urtarrilean abiatu zen eta hiru urte iraungo du. Europako Batzordeak bultzatzen du proiektua, industrian eta garraioan erabiltzen diren sistema txertatuen efizientziarik handiena bultzatzeko asmoarekin.

SAFEPOWERen garatutako teknologiaren bitartez, pertsonen eta ondasunen segurtasunerako funtsezkoak diren bi erakusgailu egingo dira: Bat, tren seinaleztapenerako sistema bateko zatia izango da, eta bigarrena, berriz, hegazkinen hegaldi kontrolerako sistema bat izango da.

Proiektu honekin industriarako eta garraioetarako sistema txertatuen alorrean egiten duen jarduera sendotuko du IKERLANek. Zentroa erreferentzia da Europan, kritikotasun mistoko sistemak deitzen zaien gailuen garapenari dagokionez.

Iturria: ikerlan.es

like0

Viewed 133 times