FPK-K LANTEGIA INAUGURATU DU BRASILEN
FPK automobilgintzako fabrikatzaile nagusien bazkide eta hornitzaile nagusietakoa da, egoitza Zamudion dauka, eta atzo, Brasilgo Parana estatuko hiriburua den Curitiban erosi berri zuen produkzio lantegia inauguratu zuen.
Brasilgo lantegiak, FPK do Brasil Componentes Automotivosek, Europako planten estrategia berari jarraituko dio merkatuan kokatzeari eta teknologiari dagokienez, tokiko eskaerari egokituz. Lantegiak gaur egun 90 pertsona enplegatzen ditu, eta "plataforma bikaina" da, Mondragoneko arduradunen esanetan, bere produktuez Brasilgo merkatua hornitu ahal izateko.
FPK-k konpositezko osagai estrukturalak eta aerodinamikoak diseinatu eta fabrikatzen ditu, eta ibilgailu arinetarako soluzioak eskaintzen ditu, aerodinamika optimizatzeko eta, bezeroekin elkarlanean arituz, erregai kontsumoa eta emisioak murrizteko.
Brasilgo FPK do Brasil Componentes Automotivos Ltda eta Alemaniako FPK, LT Deutschland GmbH erosita, Mondragon Korporazioko FPK enpresa bizkaitarrak 2010-2011 aldirako aurreikusitako erosketen zikloa osatu da.
Kooperatibizatu, BATZ taldean integratu eta aipatu bi sozietateak erosi eta gero, FPK-k hirukoiztu egin du bere negozio zifra, eta maila globalean kokatu da. 2011rako salmentetan dituen aurreikuspenek 37 milioi euro iragartzen dute.
Viewed 208 times
