MGEP-ek EUREKATURISM+ topaketan parte hartu du.
Ekitaldi honetan Ainhoa Serna doktoreak, Software ingeniaritza – Web ingeniaritza ikerketa lerroko ikertzaileak, TOURISM AND MOBILITY - SMART CITIES aurkeztu zuen. Lan hori SMARTUR proiektuaren ikerketa-emaitza da, “El turismo en destinos inteligentes” izenburua du eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa Departamentuko ETORTEK programaren (2012-2014) barneko proiektu bat da.
Ikerketa lan hau datuen eta informazioaren kudeaketa eraginkorraren arloan kokatzen da. UGC (User Generated Content) erabiltzaileek bidaiarien sare sozialetan, TripAdvisor eta beste batzuetan, sortzen dituzten datuek izan duten hazkundea kontuan hartuz, proiektu hau helmuga turistikoaren irudiaren azterketan, monitorizazioan eta ospean zentratzen da. Hori egiteko, erabiltzaileak online kanaletan sortzen duen edukian oinarritzen da eta gainera informazio honen atzean dauden sentimendu eta emozioak ere identifikatzen ditu.
Aplikatzen diren teknologiak Web Soziala, teknologia semantikoak, Web semantikoa eta Linked Open Data dira. Euskal erakundeek eskaintzen duten ODE (Open Data Euskadi) datuen irekierarekin ere lan egin da.
EUREKATOURISM+ proiektuaren helburua da turismoaren industriaren lehiakortasuna handitzea, industri ikerketa, garapen teknologiko eta berrikuntza garrantzitsuak egiteko proiektuak sortuz, turismo, aisia eta kulturaren sektoreen garapen iraunkorrera eta hobekuntzara zuzenduta, berrikuntza teknologikoaren bitartez.
Honen bueltan dauden gobernuentzat duen balio erantsia, Europa helmuga leku iraunkor, arduratsu eta irisgarria izatea da.
Industria/ikerketako (EUREKA sarea) Europako erakundeetzat EUREKATOURISM+ honako hau sustatu dezake: turismoarentzako RTDI (- Research, Technology Development and Innovation) industrial, Europako bidaien sektoreak elkarrekin lan egitea eta mugikortasun arazoak.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 147 times